XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jose Arakistain irakurle handia izan zen, haren gairik gogokoenak mistika, teologia moral eta historia izanik. San Joan Kurutzekoa sakonki aztertu zuen. Ohar nekrologiko batek honako hau dio:
Baina Jose Arakistain, euskal kulturan eta euskal lexikologoen artean, Aita Manuel Larramendirekin eskutitzez izandako harremanengatik eta honen hiztegirako egindako eranskinagatik egin da batez ere ezagun.
Hiztegiaren berrargitalpenean gogoa jarriz bidali zion Arakistainek eranskin hau Larramendiri.
Baina, jakina denez, hiztegi hau ez zen berriro argitaratu eta geroago, urteak joan eta urteak etorri, R.M. Azkuek erabili zituen zerrenda horiek bere hiztegirako.
Luis Mitxelenak, Azkueren hiztegiaren sarreran hauxe diosku:
Horrez gainera, Itziarko Andre Maria eta honen Santutegiari buruz idatzi zuen.
Hango kofradiaren eta seroren araudia ere beronek idatzia dirudi.
Baina gai hauek gaztelaniaz idatzi zituen. Euskaraz, Itziarko Amaren omenezko kanta bat gelditu da:
Aita Larremendiren ohoretan egindako beste bertso batzuk ere ezagutzen ditugu. Besterik ez da oraingoz eskuratu ahal izan.